Hezkuntza Herriarentzat!

2012/03/02

Koldo Mitxelena DBHko ikasleek gaur Martxoak 3ko biktimei omenaldi bat egin diete, zuzendariaren debekuari muzin eginez



Koldo Mitxelena DBHko ikasleek, debekuaren gainetik atsedenaldi orduan Martxoak 3ko biktimak oroitu dituzte lehenik. Baimenik gabe kontzentrazioa burutu dute, eta ondoren hainbat ikaslek agurra dantzatu diete, inprobisatutako alargadore eta anplifikadore bat MP3 batera konektatuz. Debekuaren aurrean ikasleen erabakia irmoa dela adierazi dute: eurek erabakiak hartzea, ez zuzendaritzak.

Horretarako argazki masibo bat atera eta ikastetxe barnera sartu dira, pasiloak hezkuntzari buruzko galderez beteaz eta larunbaterako eztabaidarako gonbidapenak banatuz.

Zuzendaritzaren erreakzioa, ordea, ohikoa izan da. Zuzendariak dena amaitzean bi ikasle hartu ditu, eta eurek antolatutako guztiaren erantzule direla esan die, zigorraren mehatxuz. Banan banan ibili da haiekin bronkan, eta bi ikasleek hori onartezintzat jo eta mobilizazioak iragarri dituzte.
Adi egon!! Gora ikasle iraultza!
HEZKUNTZA HERRIARENTZAT!!!


     




      







 

 





No hay comentarios:

Publicar un comentario