Hezkuntza Herriarentzat!

2012/03/03

Koldo Mitxelena batxilergoko ikasleek Martxoak 3a oroitu eta hausnartzeko, egun horretako hainbat biktima gonbidatu eta hitzaldi jendetsua burutu zuten


DBHn ez bezala, batxilergoko ikasleek Martxoak 3a oroitzeko hitzaldia antolatu ahal izan zuten. Bertara 1976ko egun hartan elizan zeuden eta poliziaren tiroen ondorioz zaurituak izan ziren, eta familiar edo kideren bat galdu zuten hainbat hizlari joan ziren. Orduan gertatutakoa hobeto ezagutzeaz gain, estatuak gaur egun ere aitortza eta barkamena eskatzeko inolako asmorik ez duela ikusi zuten. "Hala ere, Martxoak 3 ez da bakarrik oroimenerako egun bat" esan zuen hizlariak, "orduan egiten ziren aldarrikapenak oraindik ere onartu gabe daude, eta gainera, urte horietan borroka sendoaz lortutako langileon garaipenak, krisiaren aitzakipean ezabatzen ari dira"
Oroimenerako eta borrokarako egun bat da Martxoak 3, beraz. "Bai, eraldaketa lortu nahi badugu, kalera atera behar gara. Martxoak 3 inguruan emandako borroka eredugarria da"


No hay comentarios:

Publicar un comentario