Hezkuntza Herriarentzat!

2012/03/04

Martxoak 3ko Gasteizko DBH eta Batxilergoko lehen eztabaida oso arrakastatsua izan da. Bigarren bat egiteko beharra ere azaldu da


Arratsaldeko laurak eta erdi ziren eta hainat ikasle iada bertaratuak ziren eztabaida guneak prestatzen laguntzera. Gonbidatu gabeko hainbat uniformatu ere han agertu zitzaizkigun, eta gaztetxearen sarreran geratu ziren, guri begiratuz.
Bostetarako ikasle asko bertaratuak ziren gaztetxera, eta eztabaidaren dinamika azaldu ondoren eztabaidatzen hasi ginen. 
Edukiak, metodologia, zigorrak, ikasleen jarrera hezkuntza eredu berriaren aurrean, ikastetxeen egitura eta espazioaren banaketa... gaiak izan ziren jorratu genituenetako batzuk. Hala ere, hezkuntzaren alderdi asko eta askoren inguruko hausnarketak entzun genituen.
Hasieran 15 pertsona inguruko taldetan banatu eta hezkuntzaren alderdi baten egoeraren inguruko esaldi batekin ados edo kontra zeuden erabaki behar zuten talde bakoitzeko kideek. Ordu erdi inguruz aritu ginen hezkuntzaren egoeraren inguruan eztabaidatzen.
Ondoren, gai berdinaren inguruko hainbat galdera erantzutea aitzakitzat hartuta, nahiko genukeen hezkuntzaren inguran eztabaidatzen aritu ginen ikasleok. Oraingoan denek zuten zerbait esateko, eta ideia asko eta asko entzun genituen. Amesten dugun hori, hain utopikoa dela uste izan dugun horren inguruan gure kideak entzuteak, gure ideiak azaltzeak, esperientziak konpartitzeak... asko emozionatu gintuen. Denok batera helburu konkretu batekin aritzeak duen zirrara eta ilusioa ageri zen gaztetxeko txoko ezberdinetan zehar.
Talde txikiko eztabaida hauen ondoren, talde handiagoetan batu ginen, eta talde bakoitzak hitz egindakoa komunean jarri genuen. Horrela, hezkuntzaren inguruko kezka, desadostasun, ideia, proposamenak... konpartitu eta eztabaidatu genituen.
Azkenik, talde askotan bigarren eztabaida bat egin behar dela esan zuten, hezkuntzaren inguruan hitz egiteko gogo handiak zituztela entzun genuen edonon, eta nahi dugun hezkuntzaren inguruan guk erabaki eta hori lortzeko garaia zela ere asko entzun genuen.

Hurrengo egunotan publikatuko ditugu eztabaidaren ondorioak, eta egunaren bideo-erreportai bat, eta bigarren eztabaida horren ideia eztabaidatuko dugu. Beraz, adi egon ikasle! Martxoko iraultza hasi da!!!

Hezkuntza Herriarentzat!!!






















 



No hay comentarios:

Publicar un comentario