Hezkuntza Herriarentzat!

2012/03/02

Ekialde batxilergoko ikasleek, zuzendaritzaren debekuaren gainetik gela bat okupatu eta dokumentala ikusi dute




Ekialdeko ikasleen oharra:

Gaur Ekialde II-n, nahiz eta zuzendaritzaren ezetza jaso, La revolta permanent dokumentalaren proiekzioa antolatu dugu ikasleok. Patioa hasi denean "Pintura gela" okupatu egin dugu ehun bat ikasle agertuz eta martxoak 3 konmemoratzeko dokumentala ikusi egin dugu. Dokumentala ikusi ondoren patiora jeitsi egin gara eta hiru korrotan antolatuta ikasleen egoeraren eta bihar, martxoak 3, ikasleen mobilizazioen inguruan eztabaidatzen egon gara. Jarrera eredugarri bat izan dugu guztiok, ikasleok gure heziketa autogestionatzeko kapazak garela frogatuz eta eskolaren inposaketen aurka gazte antolakuntzak bide berriak ireki ahal dituela.
Ekintzako hainbat argazki eta bideo daude, hauek dira bildu ahal izan ditugun bakarrak momentuz baina hurrengo egunetan zehar besteak igoko ditugu.
Bihar ikusiko gara mobilizazioetan, izan ere, gazteak altxatzen hasi gara eta martxoan hasiko den eta jarraipena izango duen iraultzarako prest gaudelako.

Hezkuntza Herriarentzat!!!











No hay comentarios:

Publicar un comentario