Hezkuntza Herriarentzat!

2012/03/07

Koldo Mitxelena batxilergoko ikasleek Word Kafe bat burutu dute, M8ri buruz hitz egiteko


2012ko martxoaren 7an Koldo Mitxelena institutuko ikasle eta irakasleok martxoaren 8an den Emakume Langilearen Nazioarteko egunari behar den garrantzia emateko asmoarekin Word Kafe delakoa antolatu genuen.Beste alde batetik gaur egungo hezkuntzak arlo honen inguruan daukan hutsunean, egun honi bere tokia emateko asmoarekin.
Irakasle eta ikasleok batera lan eginez aurrera atera genuen ekimena da honako hau. Alde batetik Prostituzioa ezarri genuen gai nagusitzat, eta gaiarekin lotuta 12 mahai ezberdin jarri ziren mintzagai hau ikuspuntu alternatibo ezberdinetatik landu ahal izateko. Horietako hamar mahaitan, prostituzioaren inguruko hamar eragile kanpotar gonbidatu genituen haien jakinduria guri helarazteko. Eta bi mahai koldoko ikasle asambladako kideek kudeatu zituzten.
Ekimen hau oso interesgarria izan zen, eta inoiz gure egunerokotasunean aztertuko ez den gaia, prostituzioa, lantzeko aukera paregabea izan zen. Ikasleria gehiena oso pozik irten zen Word Kafetik. Ekimen honetatik atera genuen beste emaitza positibo bat irakasle eta ikasleon lankidetzarekin oso gauza politak aurrera atera ditzakegula ikasi genuen

No hay comentarios:

Publicar un comentario