Hezkuntza Herriarentzat!

2012/03/07

Mendebaldeako ikasleak bihar Ikasbideara doaz



Martxoak 8ko tailerrek eta minimo batzuen beharrak bat egingo dutela adierazi dute. Izan ere, herriaren interesak asetzen dituen hezkuntzak bere baitan hezkidetza izan behar du, eta pertsona askeak sortzeko balio behar du. Hezkuntza mota hori aurrera eramateko minimo batzuk behar direla aldarrikatu dute, eta bihar ere Ikasbidean berdina aldarrikatuko dute, hara bizikleta martxa egin eta hango ikasleekin batera M8ko tailerrak burutuko baitituzte. Zuzendaritzarekin tentsiorik ez da falta, baimenik ez eman eta paro bat eskatzearen bidez burutu beharko dituztelako tailerrak. Bihar kronika plazaratuko dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario