Hezkuntza Herriarentzat!

2012/03/09

Koldo Mitxelena DBHko ikasleek bideoak ikusi eta eztabaida burutu dute M·8aren harira





Gaur, martxoak 8, Koldo txikiko ikasleok atsedenaldi ordua hartu dugu Martxoak 8ren harira hainbat bideo ikusi eta eztabaidatzeko. Bideoak hauek dira, erabili nahi badituzue:
http://www.youtube.com/watch?v=hJ0FYAYcUE8
http://vimeo.com/12802513
Honetarako klase orduak hartzen utzi ez digutenez (beti bezala), patioa amaituta beste 15 minutu geratzea erabaki dugu, hau bezalako gai serio baten inguruan eztabaidatzeko denbora gehiago behar baitugu. Arratsalderako hainbat ikaslek lazo moreak egin ditugu, zehazki 200, arropan jarri eta borroka feministarekin bat egiten dugula adierazteko. Gaurko egunak erakutsi digu, nola ikasleok beste gizarte mota bat lortu nahi dugun, eta nola guk dugun boterea, gure hezkuntza eta bertako denbora interesatzen zaizkigun edukiak nahi dugun moduan lantzeko.


Gora ikasleria!


Hezkuntza Herriarentzat!!!


 





No hay comentarios:

Publicar un comentario