Hezkuntza Herriarentzat!

2012/03/10

Ekialde DBH eta Batxilergoak elkartu, gimnasioa okupatu, eta hezkidetza tailerra burutu dute




GORA GASTEIZKO IKASLE MUGIMENDUA!


Gaur, martxoak 8, Ekialde batxilergoko ikasleok DBHko ikastetxera joan gara, haiekin batera hezkidetza tailerra burutzeko. Bioi ukatua zitzaigun tailer hau burutzea, eta are gehiago hortarako klase orduak erabiltzea, baina bi Ekialdeotako ikasleok aurreko astean adierazi bezala, gure interesak asetzen dituen hezkuntza guk geuk autogestionatzeko erabakia hartua genuen.
Gure hezkuntza herriarentzat propioa praktikara eramaten hasi gara, eta gaur horren adibide argia izan da. Gure kabuz gimnasioa okupatu eta feminismoaren, hezkidetzaren eta berdintasunaren inguruan ibili gara hitz egiten. Gainera gutako batzuk harreman ereduen tailer oso interesgarria burutzeko aukera izan dugu, aparteko gela batean. Oso tailer berezia izan da, orain arte harremanen, komunikazioaren eta sexualitatearen inguruan genuen ikuspuntua hankaz gora jarri dituelako. Oso interesgarria barren barreneraino lotsatu eta gure identitatea berriro eraikitzeko balio izan duelako. Gure eskubideen inguruan hitz egiteko aukera ere izan dugu.
Komunetako ispiluak ere estaliak agertu dira, hausnartarazten duten mezuez estaliak. Beste ikastetxe askotan bezala, ispiluek ikastetxeetan ere estereotipoak eta edertasun ideala bilatzeko balio dute, eta nesken komunetan daude gehienetan.
Zuzendaritza taldea DBHkoei mehatxuka ibili da, interkanbio gabe geratuko ginela, falta larriak jarriko zizkigula... baina hala ere, beldurren gainetik gehienok bertan geratzea erabaki dugu. Batxilergokooi ere DBHkoei bezala gutun bat heldu zaigu etxera, gure gurasoei gure jarrera zuzentzeko eskatuz. (ai ama! 17 eta 18 urte ditugu!!!)

Ez dugu beldurrik, ez gaude bakarrik, eta lortuko dugu!!!

Minimoak lortu arte!

Hezkuntza Herriarentzat!


                                         
 

 
Argazki eta bideo gehiago aurki




                                      


No hay comentarios:

Publicar un comentario