Hezkuntza Herriarentzat!

2012/03/10

ADI EGON! Molinuevoko 7 ikasle kanporatuak izan dira!



Molinuevoko 2. batxilergoko gela bateko ikasleek uko egin diote klaseak jasotzeari 7 ikasle astebete edo 3 egun kanporatuak izan direlako. Horretarako mahaiei buelta eman eta horrela egon dira egun osoa. Ikasle hauek ikastetxeko ikasle asanbladaren sorreran hartu dute parte, eta zigorra eurei komunikatu aurretik, zuzendariak "ezin duzue asanblada bat sortu" esan zien. "Beste txikikeria bat" egitekotan, definitoboki kanporatuak izango direla mehatxu egin die zuzendariak, eta hori dela eta ikasle hauek burutu nahi zituzten protesta ekintzak bertan behera utziko dituzte. Molinuevo ikastetxe kontzertatua da, eta zuzendaritzak edozein eskumen bere esku du, ikasleek ez dute inolako hitzik eta beti arriskuan daude edozer antolatzen saiatzean. Elkartasunerako garaia da!

Hezkuntza Herriarentzat!


No hay comentarios:

Publicar un comentario