Hezkuntza Herriarentzat!

2012/02/29

Ekialde batxilergoko ikasleek, ezezkoaren aurrean sorpresa bat prestatu dute ostiralerako, eta larunbateko eztabaidara gonbidatu



Ekialde batxilergoko ikasleen oharra:


Martxoaren 2an bideo bat proiektatzeko ezezkoa jaso ostean, asanblada informatibo bat burutu dugu gaur, otsailak 29, egoera salatzeko. Zuzendaritzaren jarrera azaldu ondoren, erantzuna ematea derrigorrezkoa dela pentsatu dugu. Hori dela eta, ikasleok ez dugula ezezkoa onartzen argi utzi nahi dugu, eta ostiralerako sorpresa bat egongo dela aurreratzen dugu. Horretaz gain, martxoak 3an burutuko den eztabaidara gonbidatzeko argazkia atera dugu.

Hezkuntza Herriarentzat!

Mendebaldeako ikasleek ikasbideakoei elkartasuna adierazteko ekitaldiaren bideoa zabaldu dute

Koldo Mitxelenako batxilergoko ikasleek DBHkoei elkartasuna adierazi diete, eta elkarrekin aritzeko konpromesua hartu dute

 

GORA HEZKUNTZA HERRIARENTZAT !!

Aupa zuek! Gaur, Otsailak 29, koldoko batxilergoko ikasleok argazki masibo bat burutu dugu. Otsailaren azkenengo egunean eta Martxo iraultzailearen bezperetan, koldo txikiko ikasleei elkartasuna adierazi diegu.
Aski da! Koldo txikiko zuzendaritzak behin eta berriz oztopatzen die ikasleei, biltzeko eskubidea urratuz. Azkenengo kasuan, zuzendaritzak M3ko bideoa ikustea debekatu die.
Horren aurrean, koldo txikiko ikasleek 90 bat pertsonaz osatutako asanblea burutu dute eta kontzentrazio bat ( zuzendaritzak jada debekatua) burutzeko asmoa dute.
Guk, koldo handitik, uste dugu mobilizazioa eta elkartasuna dela erantzunik egokiena zuzendaritzari aurre egiteko. Hori dela-eta argazki masiboa zein adi egonak burutu ditugu, koldo txikiko ikasleei elkartasuna adieraziz.
Erasoen aurrean gogor eta tinko!!
M3an denok Gaztetxera!!







    

Mendebaldeatik elkartasuna adierazi diete Ikasbideako ikasleei

 


Martxoak 3rako ekintzak eta dokumentala ikusi ezinean geratu dira ikasbideako ikasleak. Mendebaldeatik, jendea informatu eta euren aldeko kontzentrazioa burutzea erabaki dute. Horrelako arazoen aurrean elkartasuna ezinbestekoa dela ikustarazi dute.


 

Ikasbidean ere "la revolta permantent" dokumentala ezin izan dute ikusi.



Ikasbidean ere "la revolta permantent" dokumentala ezin izan dute ikusi. Hori salatzeko lehen pausu bezala kontzentrazio bat burutu dute hainbat ikaslek. Mugimendu baten hasiera dela iragarri dute.

2012/02/28

EKIALDE BATXILERGOKO IKASLEAK ERE GERO ETA ASPERTUAGO

Ekialde batxilergoko ikasle batek idatzitako testuak argi adierazten du:


"Gero eta tipikoagoa da ezetza entzutea edozer proposatzen dugunean klase orduetan egiteko.
Martxoak 3 gogoratzeko nahian bideo bat proiektatzea proposatu zen aurrekoan, eta ezetza jaso genuen "klase orduak ez baitira horretarako".
Halaber, guztiz ganorabakoak diren hitzaldiak emateko badirela ematen du, selektibitatera begirako hitzaldi penagarri bat jaso baikenuen klase orduetan astelehenean.
Zergatik ez dira horiek arratsaldeetan egiten? Noski, gurasoak kexatuko liratekeelako ez zaiela nahikoa informatzen haien semetxoei; baina inori ez zaio axola 1976ko martxoaren 3an gertatutakoa.
Ezta?Ezta?"

Ekialdeko ikasleek, nazkatuta, eserialdi bat egitea erabaki dute





Ekialde DBHko ikasleen oharra:

Aurreko astelehenean, otsailak 27, ekialden zenbait gai eztabaidatzen ari genituen ate aurrean eta txirrinak jo zuenean, ikasleek klasera sartu ordez kalean geratzea erabaki zuten. Irakasleek jendeari pasatzen uzteko agindu zuten arren, pasillo zabal bat ireki zen sartu nahi zuenarentzat, baina gehiengo zabala kalean geratu ginen. Zuzendaria eta idazkaria jendea sartzera behartzeko atera zirenean, bertan geratu ginen, eta ordu osoa eman genuen sentada handi bat eginez, bai eta patio inguruan eskubideen aldeko oihuak botaz. Onen aurrean, intsumiso guztioi falta jarriko digutelako zurrumurrua zabaldu da, baina dena den, gurean jarraituko dugula argi dugu. Izan ere, gure aldarrikapen nagusienetako bat entzun dutela ematen du, bil gaitezen gela bat utzi baitigute!

BORROKA DA BIDE BAKARRA!!



Hezkuntza HERRIARENTZAT!!!

Koldo Mitxelena DBHko ikasleek asanblada jendetsua burutu dute M3rako dokumentala ikustea ukatuta, mobilizazioak iragarri dituzte






Astelehenerako Martxoak 3ari begira Gasteizko Koldo Mitxelena DBHko institutuan "la revolta permanent" dokumentalaren proiekzioa eta ondorengo eztabaida burutzea zuten pentsatuta. Hala ere, ikastetxeko zuzendaritzak, gero eta arruntagoa den moduan, hori egitea ukatu die, klase orduak horretarako ez direla eta nahi badute tutoreekin hitz egiteko esanez.


Horren aurrean, egoera behin eta berriro errepikatzeaz aspertuta, ikasleek atseden aldian asanblada bat deitu dute, eta ikasle ugari bertaratu dira. Honek horrela jarraituko ez duela erabaki dute, eta hurrengo egunotan burutuko dituzten mobilizazioei adi egoteko esan dute.


Hona hemen hainbat argazki


Adi egon hurrengo egunotara!!!


Gora ikasle IRAULTZA!!! HEZKUNTZA HERRIARENTZAT!!!


 

 

2012/02/27

Mendebaldeako ikasleek hezkuntzari buruzko eztabaida masiboa burutu dute



Mendebaldeako ikasle mugimenduaren oharra:

Kaixo iraultzaileok!

Gaur Mendebaldea institutuko kideok asanblada-eztabaida orokor bat burutu dugu. Bertara hainbat eta hainbat ikasle gerturatu dira eta bertan batez ere informatzea helburu zuen asanbladari ekin diogu. Hala ikasleak adinaren arabera bi taldetan banatu eta adinenerako egokiak ikusi ditugun bideo desberdinak proiektatu ditugu (haien artean hezkuntza herriarentzat -ekoa). Ondoren burua pixka bat eragiteko taldekako eztabaidari hasiera eman diogu, eta esan beharra dago, hori bai dela burua erabiltzea! Azkenik parte-hartzaile guztiak patiora atera gara eta argazki masiboa atera dugu jendea martxoaren 3ko eztabaidara gonbidatuz.

Amaitzeko gaurko partaide eta antolatzaile guztiei eskerrak ematea eta aipatzea hurrengo egunetan ere hezkuntza herriarentzat proiektuaren inguruan beste hainbat ekimen burutuko direla eta hauetan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegula.

HEZKUNTZA IRAULI!!!
Mendebaldeako Ikasle Mugimendua









BIDEOAK:



2012/02/22

Martxoak 3, Gasteiz mailako hezkuntzari buruzko eztabaida orokorra


Hurrengo Martxoaren 3 ez da soilik Gasteizen erahildako bost langileen oroimenerako eguna izango. 

Gasteizko ikasleok Hezkuntzaren funtzioen inguruko hausnarketa hasi genuen aurreko Abenduak 6ko herri eskoletan, eta gaiak zuen garrantziagatik eztabaida ikastetxe askotara zabaldu zen: hezkuntzak zertarako balio duen, azterketek ze zentzu duten, zergatik aspertzen garen, gure interesak asetzen dituen... 

Azken asteotan ere pentsarazi gaituzten hainbat egoerekin topatu gara: irakaslearen mahaia ikasle batenarekin trukatuta, paretak, kortxoak eta arbelak galderaz beteta, post-it ak eta orritxoak galderekin edonon... oraindik ere nohizbehinka agertzen ari zaizkigu halakoak. Hainbat ikastetxetan, Koldo Mitxelena eta Ekialden besteak beste, hezkuntzaren inguruko eztabaidak egin dira, eta hezkuntza horrelakoa izateak guregan eta jendartean dituen ondorioak aztertu ditugu eta nahiko genukeen hezkuntza motaren inguruko lehenengo hausnarketak egin ditugu. 

Orokorrean  hezkuntza honek egungo gizartea eta sistema kapitalista erreproduzitzeko balio duela, eta hori nola gertatzen den eztabaidatu genuen, eta oraindik ari gara. Eztabaida horren aritik plazaratu genuen "Hezkuntza Herriarentzat" eztabaidarako txostena, irakurri, pertsonalki hausnartu eta gure iritzia eraikitzeko. Txosten hori, edo besterik gabe hezkuntzaren inguruan burutik pasatu izan zaiguna oinarri izanda, ikastetxe askotan eztabaidak burutzeko erabakia hartu dute. Besteak beste, Mendebaldean datorren astelehenerako prestatu dute ikastetxe osoko eztabaida orokorra.

Hurrengo egunotan ere, hausnartzeko bideo bat publikatu eta Euskal Herri osoan zehar zabalduko dugu.

Asko dugu ikasleok hezkuntzaren inguruan esateko. Ordu asko eta asko dira honetan pasatzen ditugunak, eta denok ditugu aspertzen garenaren eta ikasten duguna guk erabaki ez izanaren sentsazioak.

Hori dela eta, Gasteizko ikasleok eztabaida ikastetxeetatik Gasteiz mailara eramateko MARTXOAK 3an GASTEIZ MAILAKO HEZKUNTZAREN INGURUKO EZTABAIDA OROKORRA prestatu dugu, DBH eta Batxilergoko ikasleok elkartu, eta hainbeste denboraz gauzatu ezin izan dugun hezkuntza honen inguruko eztabaida orokorra burutzeko. 

Bada garaia hezkuntza aztertu, bere funtzioak azaleratu eta hau eraldatzeko! Bada garaia hezkuntza eraldatuz jendartea eraldatzeko! Bada garaia ikasleok gure hezkuntzari buruz erabakitzeko! Bada garaia hezkuntzaren bidez egiten den sistema kapitalistaren erreprodukzioa eteteko!!!

Hau hasi baino ez da egin... Martxoak 3an dugu gure lehen zita orokorra, baina adi egon hurrengo egunei!



Iraultza garaia da!

HEZKUNTZA HERRIARENTZAT!!!

2012/02/19

Hausnarketa hasi da gasteizko ikastetxeetan




Azken egunotan gauza arraroak ari dira gertatzen Gasteizko ikastetxe ezberdinetan: irakaslearen mahaia ikasle batenarekin trukatuta agertu da, komunetako paretak hezkuntzari buruzko galderez josiak, gauzak lekuz aldatuta, arbelak galderaz beteak…
Hainbat ikaslek ere euren denbora librean edo klase orduetan elkartu eta eztabaidatzen jartzea erabaki dute. Beste batzuk asteburuan bildu dira, hezkuntzari buruz hitz egiteko.
Ez dira normalak azken egunok, eta are arraroagoak izango dira datozen egunok. Inoiz utzi ez diguten hausnarketa egiteko garaia heldu da, eta bakoitzak bere barruan gordetzen zuena konpartitzekoa.
Adi egon hurrengo egunotara!!
HEZKUNTZA HERRIARENTZAT!!!





Sortu da HEZKUNTZA HERRIARENTZAT blog-a. Gasteizen hezkuntza ereduaren inguruko hausnarketa eta beste eredu baten aldeko lana barnebilduko duen dinamikaren txokoa izango da.

Adi egon hurrengo egunei!