Hezkuntza Herriarentzat!

2012/02/22

Martxoak 3, Gasteiz mailako hezkuntzari buruzko eztabaida orokorra


Hurrengo Martxoaren 3 ez da soilik Gasteizen erahildako bost langileen oroimenerako eguna izango. 

Gasteizko ikasleok Hezkuntzaren funtzioen inguruko hausnarketa hasi genuen aurreko Abenduak 6ko herri eskoletan, eta gaiak zuen garrantziagatik eztabaida ikastetxe askotara zabaldu zen: hezkuntzak zertarako balio duen, azterketek ze zentzu duten, zergatik aspertzen garen, gure interesak asetzen dituen... 

Azken asteotan ere pentsarazi gaituzten hainbat egoerekin topatu gara: irakaslearen mahaia ikasle batenarekin trukatuta, paretak, kortxoak eta arbelak galderaz beteta, post-it ak eta orritxoak galderekin edonon... oraindik ere nohizbehinka agertzen ari zaizkigu halakoak. Hainbat ikastetxetan, Koldo Mitxelena eta Ekialden besteak beste, hezkuntzaren inguruko eztabaidak egin dira, eta hezkuntza horrelakoa izateak guregan eta jendartean dituen ondorioak aztertu ditugu eta nahiko genukeen hezkuntza motaren inguruko lehenengo hausnarketak egin ditugu. 

Orokorrean  hezkuntza honek egungo gizartea eta sistema kapitalista erreproduzitzeko balio duela, eta hori nola gertatzen den eztabaidatu genuen, eta oraindik ari gara. Eztabaida horren aritik plazaratu genuen "Hezkuntza Herriarentzat" eztabaidarako txostena, irakurri, pertsonalki hausnartu eta gure iritzia eraikitzeko. Txosten hori, edo besterik gabe hezkuntzaren inguruan burutik pasatu izan zaiguna oinarri izanda, ikastetxe askotan eztabaidak burutzeko erabakia hartu dute. Besteak beste, Mendebaldean datorren astelehenerako prestatu dute ikastetxe osoko eztabaida orokorra.

Hurrengo egunotan ere, hausnartzeko bideo bat publikatu eta Euskal Herri osoan zehar zabalduko dugu.

Asko dugu ikasleok hezkuntzaren inguruan esateko. Ordu asko eta asko dira honetan pasatzen ditugunak, eta denok ditugu aspertzen garenaren eta ikasten duguna guk erabaki ez izanaren sentsazioak.

Hori dela eta, Gasteizko ikasleok eztabaida ikastetxeetatik Gasteiz mailara eramateko MARTXOAK 3an GASTEIZ MAILAKO HEZKUNTZAREN INGURUKO EZTABAIDA OROKORRA prestatu dugu, DBH eta Batxilergoko ikasleok elkartu, eta hainbeste denboraz gauzatu ezin izan dugun hezkuntza honen inguruko eztabaida orokorra burutzeko. 

Bada garaia hezkuntza aztertu, bere funtzioak azaleratu eta hau eraldatzeko! Bada garaia hezkuntza eraldatuz jendartea eraldatzeko! Bada garaia ikasleok gure hezkuntzari buruz erabakitzeko! Bada garaia hezkuntzaren bidez egiten den sistema kapitalistaren erreprodukzioa eteteko!!!

Hau hasi baino ez da egin... Martxoak 3an dugu gure lehen zita orokorra, baina adi egon hurrengo egunei!



Iraultza garaia da!

HEZKUNTZA HERRIARENTZAT!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario