Hezkuntza Herriarentzat!

2012/03/20

Nafarroako ikasleak ere iraultzara doaz!! M22 Nafarroan IKASLE GREBA, M23 Gasteizen IKASLEOK IRAULTZARA!!!




Gasteizetik zuentzako mezua:


Aupa zuek!!! Gasteiztik besarkadarik beroena bidali nahi dizuegu, egunotan eta datozenetan Nafarroan iraultza egiten ari zareten ikasleoi! Badakizue, hau hasi baino ez da egin, martxoko iraultza izenarekin batailatu berri dugun honekin. Zuekin gaudelako, zuen borroka gure borroka delako, eta egiten ari zaretena eredugarria delako, Gasteiztik gure elkartasun osoa duzuela esan nahi dizuegu.


Lortuko dugu! Gora Nafarroako ikasleria!


Hezkuntza Herriarentzat!


Iruñerriko ikasleen oharra:

Ikusi den bezala Iruñerriko hainbat eremutan ehundaka ikasleek eserialdi ezberdinak burutu dituzte, era baketsu batean. Zoritzarrez gaurkoan berriz ere Espainiar poliziaren errepresioa eta oldar-keria pairatu behar izan dute, belosoko eserialdian kargak pairatuz. Ikasle Abertzaletik gure babes osoa eman nahi diogu eserialdietan parte hartu duten ehunka ikasleei. Argi daukagu egungo hezkuntza eredua pairatzen ari duen eraso guztiak direla eta, ikasleria haserre eta kalera ateratzeko grinez dagoela.

Arrazoiak asko dira, Martxoaren 7ko prentsaurrekoan adierazi genuen bezala egungo eredua itotzen ari dira. Sistema kapitalista-patriarkala pairatzen duen krisi sakon honen ondorioz nafarroako hezkuntza ereduak frankismo garaitik ezagututako erasorik handienak pairatzen ari ditu: hezkuntzako murrizketa ekonomikoak, dekretu foralak, ereduaren eraginkortasun falta, sistemaren merkantilizazioa, BOLOGNA, Plan de Universidad 2015, Curriculum arrotzak, demokratikotasun falta, Autoritarismoa, euskaraz ikasteko eskubidearen ukapena eta abar handi bat.

Egoera honek ikasleen erantzuna gauzatzea ahalbidetu du, horregatik hezkuntza publiko duin baten aldeko politikak hartzea ezinbestekotzat hartzen dugu. Hezkuntzan inbertsioa eginez eta gastu polizialean zein proiektu handietako gastuetan aurreztuz(Navarra arena, AHT, Circuito de los arcos…). Gainera ereduaren errotiko eraldaketa beharrezkoa da, ikasleon eskubideak bermatuko duen eredua eta bere parte hartzea sustatuko duena eraikiz.

Bukatzeko berriro gure babes osoa eman nahiko genieke eseraldietan parte hartu duten ikasleguztiei eta martxoko matxinadan aurrera jarraitzera deia luzatzen diegu. Datorren asteko 22an eginen den ikasle greban eta 12etan gaztelu enparantzatik aterako den manifestazioan parte hartzera gonbidatzen dugu nafarroako ikasleria. Ez dugu ahaztu behar martxoaren 29an beste greba deialdia daukagula eta bertan aktiboki parte hartzea eskatzen diogu ikasleriari. Gizarte eta eredu ekonimikoaren eraldaketarik gabe ez dago hezkuntza eraldatzerik.

Gora Nafarroako ikasleria!

No hay comentarios:

Publicar un comentario