Hezkuntza Herriarentzat!

2012/03/12

Martxoak 17 IKASLE PRENTSAURREKO MASIBOA 17:30 auzolana pilotalekuan


HEZKUNTZA HERRIARENTZAT!
Iada bada hilabete baino gehiago Hezkuntza Herriarentzat jaio zenetik, baina iraultza hasi baino ez da egin. Gasteizko txoko ezberdinetan, gela eta pasabideetan gero eta argiago ikusten ari da Gasteizko ikasleok eguneroko bizitzari frenoa jarri eta hausnartzen hasi garela, “beti izan da horrela” hutsetik, “zergatik ez dugu beste zerbait eraikitzen?” pasatu garela.
Azken bi asteotako ikasleon matxinada hezkuntza honek balio ez digularen eta beste zerbait nahi dugunaren erakusle izan da. Martxoak 3an Gasteiz osoko ikasleok eztabaidatzen egon ondoren, beste eredu baten eraikuntzaren bidean traba asko eta asko ditugula ohartu ginen. Hori dela eta, hezkuntzako iraultzaren lehen pausu bezala, ikastetxe guztiek euren proiektu alternatiboak zigor edo debekurik gabe aurrera eramateko minimo batzuk lortu behar ditugula ondorioztatu genuen, eta horretara goaz.
Ikastetxe ezberdinetan herriaren interesei erantzuten dien hezkuntzaren aldeko lanean behar dituzten minimoak azaleratzen ari dira, eta Gasteiz mailan ikastetxe guztietan onartu beharko dituzten minimoak kalera aterako ditugu.
Horretarako, DBH edo Batxilergoko ikasle, martxoak 17an egingo den ikasle prentsaurreko masibora gonbidatzen zaitugu, 17:30tan auzolana pilotalekuan.
Gora ikasleon iraultza!!!


1 comentario:

  1. Gamarrako ikasleok ere bertan izango gara. Eutsi!

    ResponderEliminar