Hezkuntza Herriarentzat!

2012/03/15

Koldo Mitxelena DBHko ikasleek ere euren minimoak aldarrikatu dituzte


Euren kortxoak izatea, ikasle gela izatea, 2. zikloan gurasoen baimenik gabe greba eskubidea izatea, patioan kontzentrazioak egin ahal izatea, kanpotik jendea hitzaldiak ematera joan ahal izatea, bilerak 15-30 minutu luzatu ahal izatea, euren iritzia errespetatzea, koldoko ikasle asanbladak kolektiboki jardun ahal izatea eta ikastetxeko ikasleak askatasunez informatu ahal izatea dira gaur aldarrikatu dituzten minimoetako batzuk.
Hortarako, patioan eserialdia burutu dute, kartel aldarrikatzaileekin. Baina lana aurretik dator, izan ere, aste osoa pasatu dute asanbladak eta eztabaidak egiten, minimoak erabaki eta horiek nola lortu erabakitzeko. Gaur, eserialdia amaituta, astetako lanez eraikitako minimoen zerrenda eta euren zergatiak azaldu dituzte, eta denen artean zuzendaritzara eurak aldarrikatzera joatea erabaki dute. Bertan, zuzendaritza aurrean jarri dira mobilizazioan parte hartu duten 40 ikasle inguru, eta kartel eta aldarrikapenekin bertan iraun dute.
"Minimoak lortzearen alde borrokatzeko ordua" dela adierazi dute, "beste hezkuntza mota bat aurrera eraman ahal izateko"






No hay comentarios:

Publicar un comentario