Hezkuntza Herriarentzat!

2012/03/20

Koldo Mitxelena batxilergoko ikasleak iraultzara doaz!!! m23 iraultzara!


Koldo mitxelenako batxilergoko gela zein pasabideak,lokartuak egon dira azken egunotan,baina udaberriaren itzulerarekin batera esnatu egin zaigu ikastetxea.

Bere pasilo,gela,komun,lehio...leku guztietatik agertu da kolorez margotuta iraultzaren mezua.

Beltz triste batez jantzitako ikasleek,kolore biziko deialdia luzatu diote hezkuntza organo guztiei,propaganda ibiltariaz baliatuz ikastetzeko izkin guztietara heltzeko.

Mezua zabaldu,azaldu,aldarrikatu...izan da gaurko egunaren xedea,baina aurrera egingo dugu gurean;bihar musika izango da gure arma eta etzi umorea lagunduko gaitu 23an gelak utz daitezen kaleak betetzeko.

Barrerik gabeko iraultza , gorringo gabeko arraultza delako;kolorez,musikaz eta algaraz:

MINIMOAK EXIJITUZ HEZKUNTZA BERRIA ERAIKI!
 IKASLE IRAULTZAZ LORTUKO DUGU!!
HEZKUNTZA HERRIARENTZAT!!





 

 




 





No hay comentarios:

Publicar un comentario