Hezkuntza Herriarentzat!

2012/03/09

Ikasle eztabaida ikaragarria eta eserialdia zuzendaritza aurrean Ikasbidean


Aurretik iragarri bezala, Mendebaldeako ikasleek bizikletak hartu eta Ikasbideara (Durana) egin dute bidaia Martxoak 8 honetan. Han, musikarekin eta janariarekin harrera egin diete Ikasbideako ikasle asko eta askok, eurekin izandako elkartasuna eskertzearen adierazle.
Ondoren, zuzendaritzak ikastetxetik kanpokoei sartzen ez uzteko agindua emana zuen arren taldeka jarri eta hezkidetza eta hezkuntzari buruz hitz egiten aritu dira frontoiean. Oso aberasgarria izan da, eta ikasleek hezkuntza parekide baten beharra aldarirkatu dute. Ondoren bi ikastetxeen bizi duten egoera salatzeko argazki masiboa egin dute, eta hezkuntza alternatibo bat garatzeko minimo batzuk behar dituztela ondorioztatu dute.
Asanblada egin eta salaketa entzunarazteko idazkaritzara joan eta bertan eserialdia burutu dute. Ikasleak ia ez ziren sartzen pasabidean. Eztabaida, hausnarketa eta salaketa egun ikaragarri honen ondoren, hau hasi baino ez dela adierazi dute, eta hurrengo egunotarako mobilizazio eta ekintzak iragarri dituzte.

Minimoak behar ditugu! Gora Mendebaldea eta Ikasbideako ikasle iraultza!!!

Hezkuntza Herriarentzat!!!

 

 



 

 





 


 

 

 


No hay comentarios:

Publicar un comentario