Hezkuntza Herriarentzat!

2012/03/06

Ekialde DBHko ikasleek aurreko astelehenean egindako eserialdiagatik zigortu nahi dituztela salatu dute. Gainera zigorraren idatzian gezurrak baino ez dira esaten!

Gasteizko ikasleon oharra Ekialde I-ko ikasleentzat:

Horrelako oharrek ikasleok geuk boterea hartu eta nahi dugun hezkuntza mota aurrera eramateko aukeraren aurrean ikasleok zigortzeko balio izateaz gain, gezurrak interesatuki erabiltzeko balio dute. Ikasleen arteko zatiketa bilatzen da, ordezkariak eserialdiarekin ados egongo ez balira bezala. Gainera, arazo erreal baten aurrean arazo hori existitzen ez dela dio oharrean, eta zuzendaritzak duen erantzunkizun zuzena gainetik kentzeko ardura legeei eta eskola kontseiluari pasatzen dio, badakigun arren eskola kontseiluan ikasleok dugun ordezkaritza maila (ikasle kantitatea) penagarria dela, eta ezinezkoa dela ezer lortzea. Gainera, gu, ikasleok, gara hezkuntza honetan protagonistak, gu gara gehiengoa, eta ez gaude prest ume bezala tratatuak izateko. Uste al dute taldearen eraginpean eseri zirela ikasleak? Guk erabaki nahi dugu, eta hori demostratu zen asteleheneko eserialdian. Ez gaituzue zatituko, eta ikastetxean arazoak konpondu beharrean gurasoei gure jarrera zuzentzeko eskatuz ere ez gaituzue geldituko.

Gora Ekialde DBHko ikasleak! Gasteizko ikasleok zuekin gaude!!! Ez izan inolako beldurrik, orain guk baitugu boterea! Bestela zuzendaritza ezberdinek ikus dezatela zenbat ikasle mugitu garen aste bakar batean beste hezkuntza baten alde!

Gora Hezkuntza Herriarentzat!!!

Antolatuz eta sortuz, ametsak egi bihurtuz! Hezkuntza Herriarentzat!

No hay comentarios:

Publicar un comentario