Hezkuntza Herriarentzat!

2012/03/25

M23ko irudiekin montatutako BIDEOA!!!




Goizean goizetik Gasteizko ikastetxeetan giro mugitua egon zen. 10:30tan Mendebaldea, Ikasbidea eta Olabideko ikasleak atera ziren kalera. Goizean zehar ikasleak bi bloketan banatuta ikastetxez ikastetxe piketeak egiten ibili ziren. Koldoko blokeak zipaioak izan zituen atzetik, baina ez zen bestelako arazorik egon. 12:45 aldera, Andra Mari zuriaren plazan elkartu ziren bi blokeak, eta elkarri txalo eginez agurtu zuten elkar, bertan pilatutako jendetzak harrituta asko eta asko. Manifestazioa oso jendetsua izan zen, oso gutxitan ikusi izan da halako ikasle manifestazio bat, eta hori DBH eta Batxilergoko ikasleak izan zirela parte hartzaileak. Manifestazioa amaitu eta 15 minutura ikasle asko eta asko Hezkuntza Delegaritza aurrean agertu ziren, eta barrura sartu eta minimoak entregatu ondoren (delegaritzakoek erantzuna emango zigutela esan ziguten), beste hezkuntza eredu baten alde eserialdia burutzea erabaki zuten ikasleek. Bertan 15 minutuz egon, eta "gurea da kalea" eta "hezkuntza herriarentzat" aldarriak entzunarazi ondoren, altxatu eta eserialdia amaitu zen. Ez zen inolako arazorik egon, kalea gurea zen.

Arratsaldean ere manifestazioa izan zen, eta hau amaitzean Auzolana pilotalekuan DBHko hainbat ikaslek antolatutako ekitaldiaz gozatu zuten bertaratutakoek. Honetan ikasleek "gaur egungo hezkuntza" erre zuten, eta hezkuntza herriarentzat! aldarrikatu zuten.


IRAULTZA HASI BAINO EZ DA EGIN!


HEZKUNTZA HERRIARENTZAT!

M23 Lehenengo bideoa!

2012/03/21

IRAULTZA ERAIKIZ... gora GAZTEIRAULTZA!


Koldo Mitxelena batxilergoko ikasleak ere mugi ta mugi dabiltza! M23 iraultzara!!!







Ekialde batxilergoko ikasleak iraultzara!!!


    






Euria ari du Koldo DBHn, askatasun mezuak ari dira erortzen. Gora HEZKUNTZA HERRIARENTZAT!!!







Mendebaldeako ikasleak iraultzara doaz!! M23 KALERA!!!






ADI EGON!!! Militarrak agertu dira Jesús Obrero ikastetxeko jolastokian


Gaur goizean, Jesus Obreroko ikasleak patiora jaitsi direnean, Espainiar Armadako kideak aurkitu dituzte, haien bandera espainolekin, kamioiekin, traje eta ekipamendu guztiarekin eta denda batzuk montatzen. Ikastetxeko jaiak direla eta, aurkezpen batzuk egingo dira denda horietan. Argi dago, indar erakustaldi naskagarri bat dela, haien beharra behar dugula sinestarazi nahi digute. Argi daukagu haien beharrik ez daukagula eta gure patioan ikusteak izugarrizko nazka ematen digula.

EZ DAUKAGU ZUEN BEHARRIK! ALDE HEMENDIK!

GORA IKASLE IRAULTZA!!